- Debarrek datorren igandera arte ikus ditzakete joan den larunbatean ospatu zen LI. Kaleko margo lehiaketara aurkeztutako lanak udaletxeko areto nagusian egokitutako erakusketari esker. Aurtengo sariketa 34 artisten partaidetzarekin egin zen eta lehen saria Carlos Espiga bilbotarrak irabazi zuen, bigarren saria Erandioko Jose Miguel Arranzek eta hirugarrena Ricardo Azkargorta bergararrak.