- Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) zerbitzuak zuzeneko arreta berreskuratu zuen atzo. Hori bai, gestioren bat egin nahi dutenek hitzordua eskatu behar dute 943 743 088 telefono zenbakira deituz edo omic-elgoibar@kontsumo.net helbidera idatziz.

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak astelehenetik ostiralera emango du arreta zuzena (9.00etatik 13.00etara) eta bertara gerturatzeko derrigorrezkoa da maskara babeslea eramatea.

Elgoibarko gazteek beraien lokalak erabiltzeko aukera dute jada baina alarma egoera indarrean dirauen bitartean, arau jakin batzuk bete beharko dituzte.

Udala lokal hauek erabiltzen dituzten udalerriko gazteekin harremanetan jarri da bete beharreko arauak zeintzuk diren gogorarazteko. Hala ere, zalantzaren bat duenak Gazteria sailaren 943 741 050 telefonora dei dezake.