Usurbil: Santixabel jaietan sexu erasorik ez

21.06.2022 | 00:23
Aurreko urte bateko jaien hasiera. Argazkia: N.G.

Santixabel jaiak heltzear daude. Hori dela eta, Usurbil Udala sexu erasoen kontrako hainbat ekimen gauzatzen ari da asteotan. Batetik, sexu erasoen aurkako lan saioak antolatu ditu herriko hainbat kolektiborentzat, Sortzen elkarteak dinamizatuta. Bestetik, sexu erasoen aurkako gida bat banatu du etxez etxe. Azkenik, horrez gain, Sagardo Egunean egin bezala, sexu erasoen aurkako guneak jarriko ditu festetako asteburuan.

Honela, uztailaren 1ean, ostiralean, Emaginen indarkeria sexistarik gabeko guneak, 17.00etatik 22.00etara, eta uztailaren 2an, larunbatean, 17.00etatik 21.00etara, zerbitzua emango du. Emagin pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da.

Horrez gain, berdintasunaren inguruan lan egiten duen Murgibe taldeak Beldur Barik gunea jarriko du jaietako larunbat horretan, 23.00etatik 3.00etara.

Amaitzeko, Sortzenen saioak udaltzaingoari, gazte mugimenduari, txosna eta jai batzordeari eta ostalariei zuzendutakoak izango dira, eta edukia talde bakoitzari egokitua izango da.

Festaz gozatzeko herritar guztiek duten eskubidea bermatzea du helburu Udalak ekimen horien bidez. "Izan ere, festa giroa ez da berdin izaten guztiontzat: emakumeek festak askatasunez eta berdintasunez gozatzeko traba gehiago dituzte. Beraz, batik bat, prebentzio lana sustatu nahi du, jaiei begira, erasoak identifikatu, nola saihestu edo halako baten aurrean nola jokatu jakin dezaten herritarrek", adierazi dute udaletxetik.

Bestalde, bihar Hiruki Larroxa kolektiboak, 17.30ean Potxoenean, Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer? tailerra eskainiko du. Hi-tzaldia LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren, ekainaren 28aren, testuinguruan egingo dute, Udalaren eskariz. Bi orduko saioak gogoeta egin eta ideiak edo estrategiak konparti-tzeko helburua du, Usurbilgo herria LGTBI+ pertsonentzat herri bizigarriagoa eta berdinzaleagoa izan dadin.

Zehazki, honako hiru gaiak landuko dira saioan: zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak, zer egin herriak LGTBI+ pertsonen-tzat bizigarriago izateko? eta nola hezi gure txikian aniztasun sexualean?

Hiruki Larroxa parekidetasun eta LGTB+ gaietan herri proiektu integralak garatzen dituen kooperatiba da. l

noticias de noticiasdegipuzkoa