- Gorputz desbideratuen errebolta (atzo, gaur eta bihar) zikloaren barnean, bihar Hernanin eguerdiko 12.00etan Aimar Elosegi Ansa Moio kalearen inagurazioa izango da. Horretarako 11.00etatik 13.00etara Biteri kalea moztuta egongo da. Moio herritarra ingenieritza ikaslea eta transexuala zen eta 2007an, 21 urte zituela, bere buruaz beste egin zuen, ezin zuelako izan berak izan nahi zuena.