- Atzo hasi behar zuen Gurasolagun ekimena, gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sorturiko proiektua, momentuz bertan behera uztea erabaki du Astigarragako Udalak koronabirusaren intziden-tzia altuarengatik. Egitasmoa berriz martxan jartzen denean, guraso orok izango du parte hartzeko aukera, euskaraz hitz egiteko nahia besterik ez da behar. Haurrak ere bertan egon daitezke, Xaguxarreko begiralearekin jolasean. Hortaz, hilean behin tailer berezia antolatuko da guraso zein haurrentzat. Astearteetan bilduko dira.