- Gaur Idoia Asurmendiren kontzertua zegoen iragarrita Villabonako Erreboteko plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian izango zen. Hurbileko covid-19 kasu batengatik konfinatu eta ikuskizuna atzeratu egin behar izan dutela jakinarazi zuen Udalak. Gauzak honela, kontzertuaren data berria irailaren 24an, toki eta ordu berean izango da. Bertan, bere lana Ilun eta abar aurkeztuko du.