- Hernani Errotzenek antolatuta, gaur Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19.00etan, Ainara Azpiazu Axpi hernaniarrak eta Nabarraldeko Angel Rekaldek hitzaldia emango dute. Areto nagusian izango da eta segurtasun arauak betetzeko jendea musukoarekin joatea eskatzen da. Edukiera mugatua izango da, osatu arte. Axpik Foixeko Katalina Nafarroako erreginari buruzko komiki bat ondu du eta Angel Rekalde gidoi egileak, berriz, pertsonaia eta bere historiaz ariko da. Entzuleek komikia bertan izango dute, hala nahi duenak, egileen sinaduraz eskuratzeko.