- Hilabete honetan, Lasarte-Oriako Udalak hainbat hitzarmen berritu ditu herriko hiru kultur elkarteekin. Esaterako, atzo Erketz dantza taldearekin hitzarmen bat sinatu zuen. Honela, Udalak taldeari 2.476,53 euroko dirulaguntza emango dio bere ekimenak aurrera eraman ditzan.

Bestalde, berriki Udalak eta Ttakun kultur elkarteak hitzarmena ere berritu zuten eta honela elkarteari 8.845 euroko diru-laguntza emango dio.

Azkenik, Kukuka dantza eta antzerki taldeko hitzarmenean 3.885,65 euroko dirulaguntza ezartzen da 2020rako.

Lasarte-Oriako Udalaren hitzetan, hiru elkarte hauek udalerrian hainbat eginkizun eta jarduera egiten dituzte, oro har herritar guztiei onura dakarzkietenak. Horregatik, hauek diruz laguntzea erabaki du. Gainera, elkarte hauek Udalarekin batera ekintzak antolatzen dituztela ere gogora ekarri zuten.