Dendaberri Urnietako erretiratuen elkarteak San Tomaseko zozketa antolatu du abenduaren 20an, 13.00etan, egoitzako tabernan. Hiru sari banatuko dira: txerrikumea, eguberrietako saskia eta urdaiazpikoa. Parte hartzeko interesa dutenek bihartik abenduaren 20ra dute txartela jasotzeko aukera 11.00etatik 12.00etara. Horretarako, elkarteko karneta aurkeztu beharko da eta bazkide kuota ordainduta eduki beharko da. Bazkide bakoitzari zenbaki bat banatuko zaio. Bestalde, bertaratzen direnei txistor pintxo bat eta edaria emango zaiela adierazi dute antolatzaileek.