Portu auzoko aparkalekuak margotuko dituzte

16.09.2020 | 23:54

Hernani – Bihar Hernaniko Udalak Portu auzoko aparkalekuak margotuko ditu; zehazki, Ibarrolaburu plazan, buelta osoan dauden aparkalekuak. Lanak egin ahal izateko, plaza hauek libre egon beharko lukete. Horregatik, gaur hesiak jarriko dituzte, lanak hasi bitartean aparkalekuak guztiz hustu ahal izateko.