- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du maiatzaren 11an, 18.30ean, udaletxeko Areto Nagusian. Tailer honen helburua gizartean pixkanaka txertatzen eta indarra har-tzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 9a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, argitu@gipuzkoa.eus webgunean edo 605 757 687 telefonoan.