- Gaur arratsaldean, 19.00etan, Hondarribiko Alde Zaharreko Kultur Etxean emakumeen ahalduntzean laguntzen jarraitu nahi duen umorezko saioa egongo da. Clown bolantean, beste mundu bat aurrean izeneko saio berezia da. "Klaun-In taldeak estreinaldia egingo du Hondarribian, eta Udalak abian duen Berdintasun Planaren baitan jasotzen den emakumearen ahalduntzean lan egiteko helburuarekin bat egiten du emanaldiak", azaldu du aste honetan Gotzone Larrarte Berdintasun zinegotziak. Sarrera librea izango da aretoa bete arte. Larrartek hiritarrei dei egin nahi izan zien ekimena ikustera joateko, saioa "oso polita eta berezia"izango baita. Lehenik, antzerkia egingo dute, eta horretarako lau tematika desberdin landuko dituzte, emakumeon bizitzaren egunerokotasunarekin oso lotutakoak. Ondoren, emakumeen arazo espezifikoekin lotura duten bizipenak kontatuko dituzte Klaun-In taldeko aktoreek.