- Hondarribiko gobernu taldeak 2022. urterako 24.363.525 euroko proposamena aurkeztuko dio bihar Ogasun, Kontu eta Ondare Batzordeari. Proposamen hori eta gainerako udal taldeek batzorde horretan egindako zuzenketak aztertu ondoren, hurrengo urratsa abenduaren 2ko Osoko Bilkurara eramatea izango da. "Gure aurrekontu-proposamenean, funtsezko elementu gisa sartu ditugu Agintaldi Planaren eguneratzean jasotako lehentasunak, hala nola pertsonak eta familiak, batetik, eta tokiko ekonomiaren sustapena, bestetik" nabarmendu zuen atzo Txomin Sagarzazu alkateak. Aurrekontuen zirriborroa pasa den azaroaren 9an bidali zitzaien oposizioko alderdiei eta azken aste hauetan gobernu taldea "prest egon da" hauen iradokizunak jasotzeko. Era berean, herritarrek aurrekontuetan parte har-tzeko bide bat irekiko dela aurreratu zuten Gobernu taldetik, laster zehaztuko dena.