- Ostegunean Hondarribiko udal Gobernuak Portu auzoko mugikortasuna hobetzeko helburua duen proiektu bat aurkeztu zuen. Abotsanitz udal taldeak atzo salatu zuenez, Gobernuak ez du proiektua “inorekin kontsultatu, ez alderdiekin, ez eragileekin, ezta herritarrekin ere”. “Hondarribiko Mugikortasun Jasangarriaren Planari iruzur egin dio EAJk, baita Mugikortasun Mahaiari ere”, diote udal alderditik. Ildo horretan, taldetik proiektuak jasotzen dituen “neurrietako asko oso desegokiak” direla adierazi dute.