- Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak prozesio bat antolatu du datorren ekainaren 30erako, 1522ean Irungo herritarrak lortutako garaipenaz eskerrak emateko. Iaz ekimen honen partaidetza itxia izan zen arren, aurten irekia izango da, baina partaideen kopurua mugatua izango da. Prozesioa goizeko 6.00etan aterako da Junkaleko plazatxotik, eta Alardeak betetzen duen bidea jarraituko du Aldabe mendiraino. Parte har-tzeko, procesion@irungobetikoalardearenaldekoak.com helbidean izena eman behar da.