- Asteartetik Hondarribiko hondartzaren inguruan udako TAO zerbitzua ezarri da datorren abuztuaren 31era arte. Zerbitzua, hain zuzen, Foru kalean, Ramon Iribarren pasealekuan, eta futbol zelai inguruko eta hondartzako aparkalekuetan jarri da abian. Portu auzoan eta Bentako aparkalekuan zerbitzua jadanik martxan dago urte osoan. Beraz, Foru kalean, Ramon Iribarren pasealekuan, futbol zelai inguruan, Portuko kaleetan eta Bentako aparkalekuan goizeko 10.00etatik 20.00ak arte egongo da abian TAO zerbitzua, astelehenetik igandera. Hondartzako aparkalekuan, aldiz, 24 orduz funtzionatuko du. Txartelak eskuratzeko eta informazio gehiagorako, hiritarrak BAZetik (Javier Ugarte, 6) edo Udaltzaingotik (Errebellin kalea, 1) pasa behar dira. BAZ-en txartela har-tzeko, hitzordua eskatzea derrigorrezkoa da 943 111 244 edo 943 111 246 telefono zenbakietan. Udaltzaingoan, berriz, hitzordua ez da beharrezkoa.