Duela hiru aste Hondarribiko Udalak Jostaldi pilotalekua Eusko Jaurlaritzaten esku utzi zuen ezohiko baliabide bezala, mugan migranteen fluxuak gora egin zuelako. Ikusita zorionez ez dela erabili behar izan, pilotalekua ohiko jardunetara bueltatzea adostu dute Udalak eta Jaurlaritzak. Egoerak eskatzen badu, ordu gutxitan dispositiboa berriz montatuko litzateke.