- Pasa den ekainaren 30ean ezohiko San Martzial egun bat bizi eta gero, Irungo Agintarien Batzordeak bere lehen bilera egin du aste honetan, ikasturtean zehar, urria eta ekaina bitartean, egiten diren ohiko bileren barruan. Beraz, jenerala, bere Estatu Nagusia, kapitainak eta partaidetza mugatutako unitateetako buruak modu telematikoan bildu ziren, Eusko Jaurlaritzaren aginduan COVID-19aren segurtasun neurriei buruz indarrean dagoen araudiarekin bat eginez. San Martzialeko Alardearen antolaketak hainbat ekitaldi, bilera eta izapide eskatzen ditu, ekainaren 30a baino lehen egin beharrekoak, eta aste honetakoa 2021erako lehen hartu-emana izan da. Batzordea hilero biltzen jarraituko da, telematikoki edo aurrez aurre (egoerak aukera uzten badu), datorren urterako sor daitezkeen aukera guztiak aztertzeko. Ildo horretan, Agintarien Batzordeak bere elkartasuna adierazi nahi izan zien krisi hau gehien pairatzen ari diren pertsonei.