Gaur Euskaraldiaren aurkezpena burutuko da Ibaiondon

08.10.2020 | 00:13

Pasaia – Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia antolatu du gaur, 19.00etan, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Oraindik geratzen dira azken gonbidapenak ekitaldira joateko. Hala ere, pasaitarrei aukera eman nahi diete Youtube kanalaren bidez zuzenean ikusteko.