Hondarribia. Julia Lasa Goikoetxea hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Jokua izena du lan irabazleak. Denetara zortzi izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak. Epaimahaia Javier Sagarzazuk, Alejandro Aranak, Borja Jorgek eta Idoia Seijok osatu dute, Maddi Carton Kultura teknikaria idazkari lanetan aritu delarik. Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 17tik 29ra (biak barne), Arma Plazan. Foto: N.G.