Eibarko Kezka dantza taldeak aktibitate ugari izan zituen aurreko asteburuan, hiru ekitaldi kulturaletan parte hartuz Donostian, Arraten eta Bilbon.
Lurdes Iriondoren omenaldian
Ostiralean, abenduaren 12an, Kezkako dantzariak Donostian izan ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Urrezko Dominaren ekitaldian, ohiko ezpata-dantza eskainiz.
Beste hainbat dantza talderekin batera aritu Ziren —Elgoibar, Tolosa, Añorga, Deba, Beasain, Hondarribia-Irun eta Donostiako dantzariekin—.
Aurtengo ekitaldian Lourdes Iriondo kantagileari eskaini zaio Urrezko Domina, hil ondoko omenaldi gisa.
Arraten eta Bilbon
Larunbatean, abenduaren 13an, Arraten ziren Kezkako dantzariak, Aitor Laspiur argazkilari eibartarraren argazki proiektuan parte hartuz.
Saio honetan, dantzariek koko-dantzetako eta euskal inauterietako jantziak erabili zituzten, argazki bereziak sortuz.
Bilboko Kafe Antzokia
Asteburua amaitzeko, igandean, abenduaren 14an, Kezkako dantzariak Bilbon izan ziren, Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurreneko ospakizunetan.
Argia taldearen emanaldian, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, hainbat dantza eskaini zituzten Kezkako dantzariek, Argia, Elai Alai, Duguna, Haritz eta Gure-Kai taldeetako kideekin batera.
Dantzariak eta ikusleak elkarrekin dantzan bukatuko zutem Kafe Antzokiaren urteurren festa.