Hondarribiak bere Urrezko Intsigniaren hautagaiak ezagutzera eman ditu
Aukerak Alberto Lasa, Maria Jesus Berrotaran eta Sorotan Bele dira, eta bozketa abuztuaren 7tik 21era egingo da udalaren webgunean.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, jada ezagutzen dira 2025eko Urrezko Intsignia jasotzeko hautagaiak. Herritarrek aurkeztutako proposamen guztien artean, Udalean ordezkatutako alderdi politiko guztietako bozeramaileek hiru kandidatura aukeratu dituzte: Alberto Lasa Ansalas, Maria Jesus Berrotaran Etxeberria eta Sorotan Bele musika taldea.
Orain, azken erabakia herritarren esku geratuko da. Bozketa internet bidez egingo da, udalaren webgunean, bihartik, abuztuaren 7tik, 21ra arte. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du.
Hiru hautagaiak
Alberto Lasa Ansalas, herrigintzan lan handia egindakoa, 1991tik Parrokiko Abesbatzako zuzendaria, 1992az geroztik Txistularien Alardeko zuzendaria izana da ere. Herri Kanta Jaialdian azken urteotan Goxoki Abesbatzako zuzendaria da eta aurretik Surbesta Abesbatzakoa. Surbestarekin batera Jaiotza BIziduna ekitaldiaren antolamendu lanetan ibili zen pasa den mendeko 80. hamarkadaren amaieran, zenbait urtez egin gabe egon ondoren berreskuratzea lortu zelarik.
Maria Jesus Berrotaran Etxeberria, (Hondarribia, 1949), lehen emakume udaltzaina izan zen udalerrian. EMEKI Emakume Elkartearen sortzaileetako bat izan da, baita Hondarribiko lehen mazularia ere. Herrigintzan etengabeko lanean, emakumeen berdintasuna lortzeko ekimen guztietan aktiboki lanean dabil urte askoan.
Azkenik, Sorotan Bele musika taldea, pasa den mendeko 90. hamarkadan sortu zen herriko musika talde esanguratsuenetako bat da, Hondarribiaren izena edonon zabaltzea lortu duena. Egun ‘Sorotan Bele gogoan’ izenpean hainbat kontzertu ematen ari da, sorrerako taldean zeuden musikariak daudelarik orain ere, Gorka Sarriegi eta Urbil Artola kasu.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria ofrece una visita guiada a Aiako Harria
-
Juantxo Martín: heavy en Zumarraga, pinchadiscos en Los Ángeles, ingeniero de sonido de Barcelona, cocinero en Sao Paulo...
-
El XXXVIII Certamen de Fotografía Indalecio Ojanguren repartirá cerca de 4.000 euros en premios
-
Irun Zuzenean renueva su formato con nueva ubicación y programación en su novena edición