Hondarribiko Udalak iIbilgailu elektrikoak kargatzeko karga puntua jarriko du Biteri kalean
Jostaldi pilotaleku ondoan kokatu da, baina oraindik izapide administratiboak falta dira martxan jarri ahal izateko
Hondarribiko Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehenengo puntua jarri du Biteri kalean, Jostaldi pilotaleku ondoan. 60 kW-ko gehieneko potentzia izango du, eta bi ibilgailu batera kargatzeko aukera eskainiko du.
Udaletik azaldu dutenez, puntua ez dago erabilgarri oraindik, ohikoak diren administrazio izapideak bukatu behar direlako eta bi karga puntuak identifikatzeko margoketa lanak ere burutu behar direlako. Martxan jartzerakoan horren berri emango dutela adierazi dute.
Garoa Lekuona, Energia zinegotzia, pozik azaldu da aurrera eramandako proiektu honekin "Nahiz eta gobernu planean jasoa ez egon, gure herriak duen dimentsioa eta trafiko mugimenduarekin ezinbestean eskaini beharreko zerbitzua da", esan du.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos