Urtarrilean hasiko da Hondarribiko 2025eko TAO txartela berritzeko kanpaina
Egoiliar-txartelek balio iraunkorra dute eta, beraz, ez dira ibilgaluetatik kendu behar, automatikoki berrituko dira eta
Datorren urteko Hondarribiko TAO txartela berritzeko kanpaina urtarrilean jarriko da abian. Herritarrei izapideak errazteko, egoiliar-txartelek balio iraunkorra izango dute. Txartel horiek automatikoki berrituko dira, baldin eta baldintzak betetzen jarraitzen badira; beraz, urtea amaituta, txartel hori ez da ibilgailutik kendu beharko.
Tasaren ordainketa helbideratuta duten txartelen titularrei automatikoki berrituko zaie egoiliar-txartela, helbideratze-kontuan dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren. Kargua urtarrilaren 31n egingo da.
Ordainketa helbideratuta ez duten titularrek dagokion ordainagiria jasoko dute etxean, ordainketa-gutunean aipatutako edozein banku-erakundetan ordaintzeko. Ordainketa egin ondoren, txartela automatikoki berrituta geratuko da. 2025ko urtarrilaren 25era arte helbideratu ahal izango da aurtengo TAOren ordainagiriaren ordainketa; horrela, joan-etorriak saihestuko dira eta txartela automatikoki berrituko da.
Aldaketaren bat badago edo 2025rako txartela berritu nahi ez duenak Udalarekin harremanetan jarri behar du 943 111 244 eta 943 111 246 telefonoetan, udala@hondarribia.eus postan, edo BAZ bulegoan abenduak 31 baino lehen.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos