Síguenos en redes sociales:

Gabonetako Haur Parkeak, Lazkaon eta Beasainen, datozen egunetan

Joxemiel Barandiaran Kiroldegian eta Antzizar Kiroldegian kokatuta egongo dira, goiz eta arratsalde

Gabonetako Haur Parkeak, Lazkaon eta Beasainen, datozen egunetanN.G.

Ostegun, ostiral eta larunbatean Gabonetako Haur Parkea izango da Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegian. 11.00etatik 13.30era eta 16.30etatik 19.00etara disfrutatu ahalko da bertako jolasez. Sarrera doakoa izango da.

Beasainen, aldiz, Gabonetako Haur Parkeaz ostegun eta ostiralean gozatu ahalko da, Antzizar Kiroldegian. 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etataik 19.30era egongo da zabalik.