Sormen egonaldien urteko lehen deialdia ireki du Azpeitiko Kulturaz kooperatibak. Egonaldiak otsaila hasieratik uztail amaierara gauzatuko dira Dinamoa sormen gunean.
Izena emateko epea
Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 19ra arte dute izena emateko (deialdiren oinarriak). Ebazpena urtarrillaren 31n jakinaraziko da.
Orotariko diziplinak
Eremu ezberdinetako artistek beraien obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian egitasmoa martxan jarri zenetik.
Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dute diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.
Hori dela eta hiru egonaldi mota daude: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).