Sormen egonaldien 2025. urteko lehen deialdia ireki du Azpeitiko Kulturaz kooperatibak
Eremu ezberdinetako artistek beraien obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian
Sormen egonaldien urteko lehen deialdia ireki du AzpeitikoKulturaz kooperatibak. Egonaldiak otsaila hasieratik uztail amaierara gauzatuko dira Dinamoa sormen gunean.
Izena emateko epea
Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 19ra arte dute izena emateko (deialdiren oinarriak). Ebazpena urtarrillaren 31n jakinaraziko da.
Orotariko diziplinak
Eremu ezberdinetako artistek beraien obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian egitasmoa martxan jarri zenetik.
Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dute diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.
Hori dela eta hiru egonaldi mota daude: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).
Temas
Más en Bertan
-
Elgoibar clausurará el 125 aniversario de la FP en la localidad con un encuentro en el Herriko Antzokia el 18 de septiembre
-
Aretxabaleta: 34 participantes y 65 variedades compiten por el título del mejor tomate autóctono
-
Beasain: cambios en las paradas de autobús por las obras en San Inazio–Esteban Lasa
-
Azpeitia coloca una bandera de Palestina a la entrada de la localidad en solidaridad con el sufrimiento del pueblo palestino