Síguenos en redes sociales:

Eibarko Klub Deportiboak 'Txopitea eta Pakea' saria jaso du Eibarko Udalaren eskutik

Herriaren alde egindako lanagatik eta Eibarko balioak herriaren mugetatik haratago zabaltzeagatik egin zaio errekonozimendua 1924. urtean sortu zen elkarteari

Eibarko Klub Deportiboak 'Txopitea eta Pakea' saria jaso du Eibarko Udalaren eskutikEta kitto!

Eibarko Udalak Txopitea eta Pakea saria eman zion Eibarko Klub Deportiboari, mendeurrenaren eta herriaren garapenean eta proiekzioan egindako lanaren aitortza gisa. Ekitaldia udaletxeko batzar aretoan burutu zen eta, bertan, Iñaki Osoro, Eibarko Klub Deportiboaren lehendakariak, eta Aresatz Usobiaga lehendakariordeak jaso zuten saria Jon Iraola alkatearen eskutik.

Errekonozimendu haundiena 

Txopitea eta Pakea saria hiriak bere herritar edo elkarteei ematen dien errekonzimendurik handiena da. Dedikazioaren, esfortzuaren eta Eibarrekiko konpromisoaren balioak goraipatzeko ezarri zen, eta esanahi berezia hartzen du elkarte Eibarko Klub Deportiboari ematerakoan; izan ere, kirolaren bidez, Deportiboak nazio mailako eta nazioarteko esparrura eraman baitu herriaren izena.

1924an sortua, Eibarko Klub Deportiboak funtsezko zeregina bete du hainbat diziplinaren sustapenean, hala nola atletismoan, dantzan, euskal pilotan, mendizaletasunean, espeleologian edo xakean; eta identitate kolektibo bat bultzatu du, esfortzuan, superazioan eta parte-hartze komunitarioan oinarritua. Bere lanari esker, kirol-sare zabala sortu da, eta Eibarko balioak herriaren mugetatik haratago proiektatu dira.