Artelan bat sortzeko 9.000 euroko dirulaguntza
Dar-dar gizarte ekimen kooperatibak sortu zuen 2017. urtean Arteria proiektua, gizarte berrikuntza bermatzeko helburuz. Giza eskubideen bermea, Kultur Kudeaketa Partehartzailearen metodologia, eta ikuspegi inklusiboa uztartuz gizarte berrikuntza sustatzen du.
Duela hilabete, kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntza jarri zuen martxan Arteriak; 9.000 euroko dirulaguntza, hiru arte disziplina desberdinetako hiru sortzailerentzat, elkarlanean artelan bat sortzeko. Andoni Salamero, Marta López De Gauna eta Gorka Larrañaga izan dira sortzaile sarituak.
9.000 euros para la colaboración entre tres artistas
Nondik norakoak
9.000 euroren trukean artelana egin eta hiru aurkezpen egingo dituzte Goierrin, egindako lana erakutsi, azaldu eta sormen prozesuan eta ibilbidean izandako bizipenak partekatzeko; besteak beste, hasierako ideaia, garapena, erabilitako teknikak eta sormen prozesuaren ibilbide emozionala. Hiru aurkezpenak 2025. urteko lehenengo hiru hilean gauzatuko dira.
Salamerok, López de Gaunak eta Larrañagak sortuko duten artelenak Beasainen lantzen ari den nahigabeko bakardadea eta buru osasuna gaia izango du hizpide. Hitzak eta Zulo Beltza antzezlanak ikusi ondoren hasiko dira sormen lanarekin.
Sortzaile sarituak
Andoni Salamero (Zumarraga, 1966) Euskal Filologian lizentziatua da. Olerkaria. Bioberatasun tailerretako gidaria da eta agur omenaldiak antolatzen dihardu, esatari gisa.
Gorka Larrañagak (Azkoitia, 1974) urtetan garatu izan du komunitate jakin bateko identitatea horma-irudi erraldoietan doazen narrazio grafikoetan. Margogintza erabiltzen du tresna moduan sentimenduak, emozioak eta identitate-kontuak lantzeko.
Marta López De Gauna (Urretxu, 1975) Arte Ederretan lizentziatua. Haur-hezkuntzako teknikaria da eta haur-eskolan lan egiten dihardu. Argazkilaritza eta pintura nahasten dituen lantegiak egin ditu gazte jendearekin. Erakusketa desberdinak egin izan ditu hainbat herritan. – E.C.A.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años