Doako zortzi tailer konpetentzia digitala lantzeko
Eremu profesionalera zuzendutako konpetentzia digitalak lantzeko helburuarekin, Don Bosco ikastetxeak eta Talaios kooperatibak doako zortzi tailer prestatu dituzte urria eta azaroa bitartean. Nahiz eta eremu profesionalera bideratuta egon, gai hauetan interesa duen edozein helduk parte har dezake.
Arratsaldez
Tailer horiek arratsaldez eskainiko dira, 16.00Ak eta 20.00ak bitartean, eta bakoitzak bi saioko iraupena izango du. Hortaz guztira zortzi ordutako ikastaroak izango dira. Hauen kokapena Don Bosco eta Torrekuako espazioetan egingo dira.
Lan eremuetan baliogarriak diren digitalizaziorako tresna zein prozesu ezberdinen inguruko ikastaroak izango dira, titulazio ofizialarekin. Konkretuki urrian burutuko diren ikastaroak honakoak dira: Sortu ikastaroak Moodle erabiliz; Sortu zure webgunea WordPress erabiliz; Zure proiektuen kudeaketa egin Odoo erabiliz eta Nextcloud: Google Driven alternatiba librea.
Azaroan
Azarorako programatutako ikastaroak ordea hurrengoak dira: Euskarazko baliabide digitalak; Egunerokorako segurtasuna sarean eta mugikorrean; Sistema eragile libreak; eta Docker eta Docker compose.
Aurre izen-ematea beraien web gunetik egin daiteke, hain zuzen ere helbide honetatik: https://lbr.talaios.coop/db24. Aldiz, edozein zalantza argitu edo argibide gehiagorako, 943 510 450 telefono zenbakira deitu daiteke edota info@talaios.coop helbide elektronikora idatz daiteke.
Tailer hauek Europar Batasunak finantzatutako Next Generation planaren laguntza jasotzen du, baina Eusko Jaurlaritzaren babesa baita ere.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años