Oiartzungo Erdi Aroko Jardunaldiak ostegunean hasiko dira
Aurtengo edizioak Iruñeko Erresumaren 1200. urteurrena izango du gogoan hainbat ekitalditan
Igandera arte, Oiartzungo Erdi Aroko II. Jardunaldiak ospatuko dira herrian eta edizio honek Iruñeko Erresumaren 1200. urteurrena izango du ardatz. Izan, ere 824an baskoiak bigarrenez batu eta frankoak garaitu zituzten Orreagan. Data garrantzitsu hau gogoratzeko xedearekin, jardunaldiek lau egun iraungo dute, gaurtik igandera arte.
1200. urteurrena
Ostegun honetan 19.30ean Arizmendienean, Iruñeko Erresuma: euskaldunok lehenengo estatu independentziarantz hitzaldi historikoa eskainiko du Iñaki López de Luzuriagak.
Ostiralean, Nafar Erresumaren historia musikatua kontzertua emango du Entrebescant Ensemble taldeak Landetxe kultur aretoan 20.00etan.
Azoka eta Txikien Erresuma
Larunbata izango da egun nagusia. Goizean, azokaz eta Txikien Erresumaz gozatzeko aukera egongo da. Eguerdian, Orreagako garaileei harrera egingo diete, eta arratsaldean, gerlarien ezpata borroka erakustaldia izango da Ignota arma aretoa eta Olarri dantza taldearen eskutik. Ondoren, buruzagi baskoien biltzarra burutuko da.
Jardunaldiei bukaera emateko, igandean 11.30ean Entrebescant Ensemble taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du udaletxeko pleno aretoan.
Temas
Más en Bertan
-
Giro ezin hobea Oiartzungo jaietan
-
Revés al movimiento ciudadano contra el parque eólico de Piaspe
-
Girabira regresa este verano a los parques de Irun con nuevas jornadas temáticas para familias
-
El Ayuntamiento de Deba apela a la convivencia frente a los problemas de ruido por las noches en sus calles