Síguenos en redes sociales:

Zumarraga eta Urretxu apaintzen dituztenen bizilagunak sarituak izango dira

Bi udalek herriak apaintzen ditzuten bizilagunei eskerrak eman nahi dizkie sari honen bitartez

Zumarraga eta Urretxu apaintzen dituztenen bizilagunak sarituak izango diraAsier Zaldua

Urretxu eta Zumarragakoudalek bi herriak loreekin apaintzen ditzuten bizilagunak saritu dituzte. Urtero antolatzen eta ematen den sariketa da hau. Helburu nagusia bi herriak edertzen dituzten bizilagunei eskerrak eamtea da. Urtero izaten den bezala, aurten ere, epaimahaiko kideek lan gogorra izan dute. Izan ere, asko dira beraien balkoiak, leihoak eta baserri sarrerak apaintzen dituzten bizilagunak.

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia ostiralean izan zen, Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldian, MaialenFidalgo Urretxuko zinegotziak eta Arantxa Gonzalez Zumarragako zinegotziak parte hartu zuten.

Urretxuko kaleetako balkoiei eta leihoei dagokienez, ondorengoak dira sarituak: Maria Pilar Garcia (Barrenkale 17, 5.D), Ana Velasco eta Fernando Fernandez (Ipeñarrieta 24, 2.B), Rosa Mari Lizarralde (Ipeñarrieta 24, 3.B), Marijose Intxausti (Labeaga 5, 3.C) eta Maria Jesus Peñagarikano (Labeaga 41, 2.B).

Balkoi eta leiho sarituak

Zumarragako kaleetako balkoi eta leiho sarituak Ana Lizarralde Mendizabal (Soraluze, 10-3.), Mariasun Mendizabal Larrañaga (Ipar Haizea 5, ezkerra), Maitane Elgarresta Segurola (Jai Alai 9, 2.B), Maria Jesus Zabalo Iparragirre (San Gregorio 23) eta Juan Santos Correderarenak (San Gregorio 6, 7.A) dira.

Baserriak

Urretxuko baserriei dagokienez, sarituak Maria Isabel Lizarazu (Beain baserria), Mila Aranburu (Beain baserria) eta Aitor eta Joseba Salaberria (Lizartxo) dira.

Bukatzeko, Zumarragako baserrietako sarituak Irati Aizpurua Salegi (Sagaspe baserria), Maria Teresa Sasieta Aiastui (Urdanbieta erdikoa) eta Lourdes Etxaniz Aranburu eta Fermin Goenaga Epelde (Landaburu baserria) dira.