Urnietako Udalak azaldu duenez, garbiketa zerbitzuak, ohiko lanez aparte, esku-hartze zehatzago batzuk gauzatzen ditu herria egoera egoki batean mantentzeko. Zeregin horietako bat da, hain zuzen, parkeen garbiketa sakona, eta oraingo honetan Teresa Amuategi parkeko lurra izan da garbitu dena, irudian ikus daitekeenez.