Pasa den ostiralean Zabarre piratak eta Maria Labaien sagardogileak Lezora porturatu ziren eta, herriak ongietorria emateko, festa piztu zen.

Lezon aurkitu ziren ere Perutxorekin, Frantziako Gobernadorearen ordezkariarekin. Berak eta bere soldaduak Labaienen sagardoa konfiskatu zuten, estraperloan aritzen zenaren aitzakiarekin.

Zabarrek eta Lezoko piratek, herriko jendearen babesarekin, sagardoa berreskuratzea lortu zuten. Orduan, txupina bota zuten, guztien algararako.

Tomas Garbizu musika eskolako bandaren kontzertua.

Atzo izan zen Mendekoste jaien egun handia, goizean motozaleen elkarretaratzea, dultzaineroen diana, haurrentzako tailerrak eta jende ugari bildu zuen buruhandi eta erraldoien kalejira izan ziren. Lezoko erraldoiez gain Bidasokoak ere etorri ziren. Eguzkiak gogor jotzen zuenean, XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar eta musika eskolako bandaren kontzertua izan ziren.

Bi egun luze igaro diren arren, gaur oraindik zer ospatua badago. Honela, 9.30ean diana izango da eskualdeko dultzaineroekin. 11.00etan Abentura pirata izeneko jolasak hasiko dira Karlos Saldise plazan. Leku eta ordu berean, gazte sortzaileen azoka izango da.

12.00etan, herri kirolen erakustaldia izango da, Gurutze Santuaren plazan. Onintze Zumeta eta Lierni Osa harria jasotzen arituko dira eta Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza aizkoran lehiatuko dira.

Ordu erdi beranduago, eta goizeko ekitaldiei amaiera emateko, buruhandi eta erraldoien kalejira Karlos Saldise plazatik abiatuko da Munttar txistulari taldearen lagun-tzarekin.

Arratsaldean Zabarrek ezkutatu duen altxorraren bila ibiliko dira herriko gaztetxoak. Lehenengo pista Gurutze Santuaren plazan aurkitu dute 17.00etatik aurrera. Jarraian, egurrezko jolas erraldoiak ipiniko dituzte Gurutze Santuaren plazan.

Perutxo, Gobernadore frantsesaren ordezkaria. 2 f Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkiak

19.00etan dantza emanaldiak izango dira Osa+Mugika taldearen Bueltaxka eta DAB taldearen Noed emanaldiekin, Goiko plazan.

Aurtengo Mendekoste jaiak, ohi bezala zezen-suzkoaren irteerarekin amaituko dira 21.45ean, Gurutze Santuaren plazan. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren musika eskolako bandak girotuko du ekitaldia.

Trikitilariak.

Euskal Jaiak

Ohiturak

Sagardo Festa. Hala ere, festak ez dira Lezon mendekosteekin amaituko. Izan ere, ekainaren 8an Euskal Jaiak ospatuko dira. Egun osoko festa izango da euskal kultura eta ohiturak goraipatzeko.

Beraz, ez dira faltako Euskal Dan-tzazaleen erromeria herriko hainbat plazatan, herri kirolen erakustaldia, dantza taldeen topaketa, herri bazkaria eta jende gehien biltzen duen ekitaldia: Sagardo Festa, Guru-tze Santuaren plazan 18.00etatik aurrera.

Herria girotzeko bertan izango dira Munttar Lezoko txistulari taldea, Ixtaklok elektrotxaranga eta eguna amaitzeko, Edu Zardoya, Sala eta Garaziren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.