Tolosa, okelaren erdigune
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Harakinen Elkarteek Euskadiko autore-hanburgesen lehiaketa antolatu dute Zerkausian, Tolosako Haragi Azokaren harira. Horrela, aurten, Tolosabosgarren aldiz bilakatu da okelarenerdigune. Bertan, bi kategoria ezberdinetako, hanburgesa tradizionala eta hanburgesa berritzailea, hanburgesa onenak zein harategik ekoitzi dituen jakin da. Igande goizean egin zuten txapelketa Tolosako Zerkausian, eta, bigarren edizio honetan ere, parte hartzea handia izan zen, antolatzaileek baieztatu dutenaren arabera.
54 hautagai izan ziren lehiaketan; 29 gipuzkoar, hamaika arabar eta hamalau bizkaitar. Hanburgesa Tradizional Onenaren saria eraman zuen Gasteizko Beñat Harategiak. Bigarren eta hirugarren postuan, berriz, Gasteizko Santi Harategia eta Ibarrako Joxe Mari Barriola Harategia sailkatu ziren.
Hanburgesa Berritzaile Onenaren kategorian, berriz, Usurbilgo Patxi Iparragirreren Otar Goxo Harategiak eraman zuen lehen saria. Bigarren, Tolosako Miren Harategia sailkatu zen, eta hirugarren postuan Gasteizko MariHarategia geratu zen.
Foodtruck
Festarako tartea ere asteburu guztian zehar izan da Zumarditxikian. Hainbat foodtrucken proposamen gastronomiko goxoenez dastatzeko aukera izateaz gain, kon-tzertuak ere izan dira bertan ostiraletik igandera bitartean. Tolosako Udaleko kideek azaldu dutenez, aurtengo azokak ere harrera bikaina izan du herritarren artean, eta “festa giro bikaina nagusi izan da Tolosan”.
Temas
Más en Bertan
-
Dos nuevas neveras Residuo Cero contra el desperdicio de alimentos en Eibar
-
De China a Legazpi, a ganar el campeonato de aurresku
-
La alcaldesa de Irun y el consejero de Seguridad analizan la situación de la criminalidad en la ciudad
-
El PNV pide más inversión para mejorar el estado de la red viaria de Arrasate