Azken hilabeteetan, Ugaro herri ikastetxean, Herri Antzokian eta Harripila kiroldegian agertutako pintaketak salatzeko, Legorretako Udalak adierazpen bat kaleratu du. “Triste eta haserre” agertu da gertatutakoarekin. Izan ere, berdin du koloreak, denak berdinak gara, errespetatu denak eta maita ondokoak bezalako esaldiak zapuztu dira.

Haserrea

“Legorretan guztiok askatasunean bizitzea dugu helburu, jatorria, azal kolorea, itxura fisikoa, maila soziala, desira sexualak edo generoa edozein izanda ere. Denok Legorretan gure tokia izatea nahi dugu eta hori lortu arte lanean buru-belarri jarraituko dugu”, azaldu du. “Gainera, ez da kasualitatea eskolako ikasleek zein Aiuri talde feministak egindako lanketak izatea jomugan. Kalte zuzena herriko haurren eta neska gazteengan egitea bilatzen dutelako”, gaineratu du.

Auzolana

Pintaketak garbitzeko, Legorretako Udalak auzolana antolatu du biharko: “Beharrezkoa ikusten dugu ekintza hauek herritar guztien erantzuna jasotzea, Legorretak herri moduan gaitzesten dituela adieraztea. Horregatik, egingo den auzolanean parte hartzera anima-tzen zaituztegu, denon artean gorrotozko ekintza hauei aurre egiteko”. Elkargunea eskolako patioa izango da, 10.00etan.