Sagardotegi denboraldiari eman dio hasiera Urnietak
Txotxaren ospakizuna egin da lehen aldiz Urnietan. Sagardotegi denboraldiari eman zion atzo hasiera herriak. Ekitaldiko enbajadoreak Nerea Arruti aizkolari txapelduna eta Imanol Ansa banakako erremonte txapelduna izan ziren eta Gure adarraren sagardoa lelopean lehenengo txotxa egin zuten Altuna sagardotegian.
Atzoko ekitaldia lehenengo aldiz burutu zen herrian, Urnieta eta bere aberastasun kultural eta gastronomikoa eta natura balorean jartzeko eta sagardogintzaren mapan koka-tzeko xedearekin.
Gaur egun lau sagardotegi daude zabalik herrian; Altunarekin batera Elutxetak, Eulak eta Oianumek eskaintzen diete bisitariei upeletatik zuzenean sagardoaz gozatzeko aukera.
Urnietako sagardotegiek 2023ko uztan 300.000 litro sagardo ekoitzi dituzte, eta horietatik 200.000 litro izan dira Euskal Sagardoa. Urnietako zein inguruko herrietako sagastietako 300.000 kg sagar erabili dira Euskal Sagardoa izango den sagardoa ekoizteko.
Jorge Seguradok, Urnietako alkateak, sagardoak Urnietako nortasunean duen garrantzia azpimarratu zuen, eta etorkizunean are gehiago bultzatuko dela esan zuen: “Ahalegin horren helburua ez da soilik sagardogintzako tradizioa zaintzea eta goratzea, baizik eta slow mugimenduari eta km0 turismoari lotutako proposamen turistiko zabalago batean txertatzea”.
Olatz Mitxelenak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko koordina-tzaileak, sagardotegiaz gozatzeko hainbat modu daudela gogorazi zuen. Izan ere, otorduez gain, aukera dago sagardotegietan ere dasta-tze gidatuak egiteko.
Ekitaldian ere parte hartu zuten Xabier Arrutik, Lurralde Oreka Berdeko diputatuak, eta Xabier Altuna sagardogileak. l
Temas
Más en Bertan
-
El kiosco del Ensanche de Irun cerrará el 31 de diciembre tras 27 años de actividad
-
La boutique Otxaran ha ganado el concurso de escaparates navideños de Urretxu y Zumarraga
-
Hondarribia abre la consulta pública previa para actualizar la Ordenanza de Movilidad
-
Eibar gestionará un presupuesto de 62,1 millones de euros en 2026