Bihartik aurrera San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Elorriaga auzoan. Gaueko 22.00etatik aurrera mus txapelketa egongo da Lau-Haizeta elkartean.

Larunbatean meza egongo da goizeko 11.00etan. Eguerdian herri kirolak egongo dira eta 14.30ean bazkaria egingo dute Urberu sagardotegian. Hori eta gero kalejira egongo da auzoan. Iluntzean, afaria egingo da toki berean. Bazkarian edota afarian parte hartzeko 943 199 237 zenbakira deitu behar da. Igandean eguerdian txakolin dastaketa egingo dute eta 14.30ean bertso bazkaria izango da karpan. 18.00etan txokolate beroa emango dute.