Ametsa Bete. Gipuzkoako Batzar Nagusiak 1983ko uztailaren 2an eman zion herri izendapena Mendarori, eta abenduan eratu zen Mendaroko lehen Udala. Atzo, egun haren 40. urteurrena ospatu zen Udaletxean. Enetz Ezenarrok eman zion hasiera ekitaldiari. Ondoren 2003an grabatutako 1+1=1 ikus-entzunekoa proiektatu zen eta Iraide Loiolak, Mendaroko lehen alkatea izan zen Juanito Loiolaren alaba, gogora ekarri zuen zelan bizi izan ziren etxean eta herrian urte ilusionagarri haiek herria izateko ametsa egia bihurtu arte.