Urnieta: Inauterietako gai nagusia definitu du Jai Batzordeak
Urnietan munduko herrialde ezberdinetako kultur ospakizunen aberastasunean murgilduko dira datorren urteko inauterietan. Izan ere, Jai Batzordeko lantaldeak gai nagusia definitu du jada eta Munduko Jaiak aukeratu dute.
Udalaren esanetan, “gaiak kultur aniztasuna esploratzeko eta adierazteko aukera emango die parte-hartzaileei, mozorroen, dekorazioen eta jai jardueren bidez”.
2024ko inauterien antolatzaileek “euren irudimena eta sormena hegan uzteko” deia egin diete urnietarrei, munduko hainbat kulturatan inspiratutako mozorroak eta dekorazioak diseinatzeko.
Aurten, inauteriak otsailaren 10ean ospatuko dira.
Bestalde, Andoain ere inauterien antolaketan dabil eta aste honetan Udalak jakinarazi duenez, urtarrilaren 3ra arte eska daitezke jarduerak antolatzeko dirulaguntzak.
Dirulaguntza hauek Andoainen kokaturiko pertsonek, elkarteek edo irabazi asmorik ez duten bestelako entitateek eska ditzakete inauterietako kultur jarduerak kofinantzatzeko.
Eskaerak Ataria Herritarren Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan; telefonoa: 943 300 830) edo www.andoain.eus web-orriko zerbitzu telematikoak erabiliz aurkez daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones