Usurbil: Bueltan da erle eguna!
Erlea eta eztia ardatz duten hainbat terapia saio ezagutu eta probatzeko aukera izango da
Hiru urteko etenaldiaren ostean, igande honetan berriro ere Erle Eguna ospatuko dute usurbildarrek. 22. edizioa izango da aurtengoa eta ohikoa den bezala ekitaldi nagusiena ezti txapelketa izango da.
Herritarrek zuzenean parte har-tzeko aukera izango dute. Aldez aurretik sukaldaritutako postreak egin ditzakete txapelketan parte hartzeko. Eskakizun bakarra errezetako osagai bat eztia izatea da.
Gainera, Erle Lagunak taldetik jakitera eman dutenez, erlea eta eztia ardatz hartuta hainbat terapia saio ezagutu eta probatzeko aukera eskainiko dute igandean bertan. Saioak Potxoenean izango dira eta, besteak beste, eztidun masajeak edota erleen ziztadak ongarri gisa erabiltzen dituztenak probatzeko aukera egongo da.
Natura bera ongarri gisa baliatzen duten doako terapia hauetara gerturatu nahi duenak hitzordua eska-tzeko aukera du aurrez, antolatzaileen erlelagunak4@gmail.com helbidera idatzita.
Hortaz, 22. Erle Eguna 9.00etan hasiko da. Ordu horretatik 10.00etara ezti eta gozogintza txapelketetarako jakien bilketa egingo da frontoian. 11.00etatik 14.00etara azoka zabalduko da plazan eta postuetako produktuak erosteko aukera egongo da.
Esan bezala, goizean, Potxoenean eztian oinarrituriko terapiak doan probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, Sutegin bi erakusketa ikusteko aukera egongo da: batetik marrazki lehiaketako lanak eta bestetik erleen ingurukoa.
Eguna 13.30ean amaituko da sari banaketekin. Ordu horretan, Euskal Herriko 22. Ezti Lehiaketako eta gozogintzako nahiz marrazki txapelketetako irabazleak nortzuk diren jakinaraziko dute.
Temas
Más en Bertan
-
La Gabonetako Krosa de Irun abrirá sus inscripciones el 17 de septiembre
-
La Diputación subvenciona con 35.000 euros el primer refugio climático de Legazpi
-
Irun celebrará en otoño la primera Txaranga Topaketa
-
Deba acogerá un taller para huir de las modas y optar por los sistemas de calefacción más eficientes para las viviendas