Zanpatuz mendi elkarteak Amaia Agirreren omenezko bi mendi-zine emanaldi antolatu ditu Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean, biak 19.30ean. Sarrerak bibe.me helbidean lor daitezke.

Gaur, Abriendo caminos eskainiko da. Bertan emakumezkoen alpinismo taldeko kirolariek parte hartzen dute, bide berriak irekitzeko proiektuaren barruan.

Bihar, berriz, Amaiur proiektatuko da. Lan honetan Joseba Iztueta eta Ekaitz Maiz dira protagonistak. 17 bide berri ireki eta Amaiur Peak 5.760 metrora Indiako Himalaian kokaturiko tontorra igotzea lortu zuten lehen aldiz.