Hondarribiko Mintzalagunak haur eta gurasoek parkeetan euskaraz jolastea sustatzeko, Parketarrak egitasmoa martxan jarri du, Hezten elkartearen eskutik.
Puntaleko parkean azaroko astearte guztietan egingo den ekimena da, auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea eta familia eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea, zein euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea helburu duena.
Parketarrak-ren barruan bi atal bereizi daitezke: alde batetik, Zabu Zibu taldean 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere guraso edo zaintzaileek eta Hezten-eko bi hezitzailek hartzen dute parte eta jolasak egiten dituzte, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz. Bestalde, Txirrintxon taldeak 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, Hezteneko bi hezitzaileekin batera. Hau da, kasu honetan gurasoek ez dute parte hartzen.
Gaur hasita eta azaroko astearte guztietan, Parketarrak egitasmoa 17.00etan 3-5 urteko haurrentzat (Zabu Zibu) eta 18.00etan 6-9 urte bitartekoentzat (Txirrintxon) eskainiko da. Euria egingo balu, Egiluze ikastetxeko aterpean egingo da.
Antolakuntzak azaldu duenez, aurtengo ekimena froga bat izango da eta, gurasoen aldetik erantzun ona jasotzen badu, aurrera begira gehiagotan antolatuko dute.
Ekimenarekin zerikusia duen informazio guztia www.hezten.eus webgunean aurkitu daiteke, bai eta min- tzalaguna@hondarribia.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 688 865 398 telefonora deituz.