Azpeitiko Udalak Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian duen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Hala, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok, bere proposamena aurkezteko aukera izango du, urriaren 23a bitartean. Taberna-jatetxeak gutxieneko ordutegia izango du; hala, 09.30etatik 21.00etara irekita eduki beharko da, astelehenetik igandera bitartean. Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko hileko kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu. Esleipena gehienez lau urterako izango da (bi urteko esleipena eta beste bi urtez luzagarria).