Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak 44. Natura-Astea antolatu du. Gaurtik igandera bitartean iraungo du eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Gaur arratsaldeko 19.45ean hi-tzaldia egongo da euskaraz Mikologiaren inguruan Arkamurka Elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea, 2). Bihar beste hitzaldi bat egingo dute ordu eta toki berdinean. Landareen ugalketaren eboluzioaren inguruan hitz egingo dute bertan.

Etzi 19.45ean Arkamurkaren Elkartean gazteleraz polenarekiko alergiari buruz hitz egingo dute eta ostegunean 19.00etatik aurrera polinizazio entomofiloari buruz hitz egingo dute Modelo aretoan.

Horrez gain, igandean Azokan bi erakusketa egongo dira 11.00etik 14.00etara eta 16.00etik 19.30era. Beheko pisuan Onddoek ingurumenean duten garrantzia erakusketa egongo da eta goiko pisuan Polinizazioa: Intsektuen garrantzia erakutsiko dute.