Ongizate saila Fermiñenen kokatzeko lanak hasi dira
Lekualdaketarekin Oiartzungo Udalak zerbitzu hobea eskainiko duela adierazi du
Oiartzungo Udalak Ongizate saila Fermiñene etxean egokitzeko lanak hasi ditu. Azken urteetan asko handitu da zerbi-tzua; eskaintza sendotu eta zabaldu da eta orain arte zuen kokalekua txiki gelditu da.
Orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko dute. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, Doneztebe plazan dagoen eraikin oso batean kokatuta, sailari protagonismoa, zentralitatea eta ikusgarritasuna emango diote.
Obrak 80.000 euroko aurrekontua du eta urte amaierarako bukatuko dituztela aurreikusi dute.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: la transformación del antiguo Biltoki en la sede de los Servicios Sociales arrancará la próxima semana
-
Mucho más que unos simples adornos para las navidades de Azpeitia
-
Errenteria acoge el IV Festival de Cine de Derechos Humanos
-
La red comunitaria de acompañamiento Txiki Txoko de Arrats recibe el Premio de Voluntariado de Gipuzkoa 2025