10 urte beteko ditu Mugi Tolosa ekimenak
Asteazkenean emango dio hasiera ikasturteari ekimenak eta urteroko moduan hainbat ekintza egingo dituzte
TOLOSA – Berriz ere aste honetan hasiko du ikasturtea Mugi Tolosa ekimenak eta aurtengoan 10 urte beteko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez “bakardadeari eta sedentarismoari bizkarra emateko eta adineko pertsonen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuz sortu zen Mugi Tolosa duela 10 urte”.
Urtero bezala, ibilaldiak asteazkenetan egingo dituzte. Zerkausitik aterako dira bi taldetan banatuta eta ibilaldiez gain ekintza bereziak egingo dituzte urtean zehar. Pasa den urtean zinema saioak, hondartzara txangoa edota Tolosa eta Ibarra arteko ekimenak egin zituzten, besteak beste.
Temas
Más en Bertan
-
Dos nuevas neveras Residuo Cero contra el desperdicio de alimentos en Eibar
-
De China a Legazpi, a ganar el campeonato de aurresku
-
La alcaldesa de Irun y el consejero de Seguridad analizan la situación de la criminalidad en la ciudad
-
El PNV pide más inversión para mejorar el estado de la red viaria de Arrasate