Azpeitiko Udalak Emakume Txokoko ekintzen baitan, skate ikastaroa eta ikuskizuna antolatu ditu irailaren 30erako. Ikastaroaren helburua, skateari buruzko iritziak eta ikuspegi anitzak partekatzea da. Skater estereotipoa aztertuko da eta kultura skater horretan, emakumeen papera zein izan ohi den aztertuko da. Gainera, skate parka,emakumez eta feminismoz beteko da. Izen ematea, irailaren 27ra arte izango da zabalik Emakume Txokoan.

Egitaraua bi orduko iraupena izango duen skate hastapen ikastaro batekin hasiko da (10.30-12.30). 12 urtetik gorako adina duten ikasleentzat izango da. 13.00etatik 14.00etara, berriz, Skate, proposamena feminista tailer parte-hartzaileren txanda izango da.

Egitarauari arratsaldean emango zaio jarraipena. Emakume skaterren erakustaldia 17.00etan hasiko eta saioarekin batera argazki lehiaketa bat ere.