Nekazaritzarako erabiltzen diren ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko aukera izango da hurrengo asteazkenean, hilaren 27an. Gaetxen (Iturriotz) egingo dituzte ikuskapenak, udal biltegiaren ondoan jarriko duten puntu mugikorrean.

Herriko eta inguruko baserritarrek izango dute makinak bertara eramateko aukera, aurrez txanda eskatuta. Irungo IAT estaziora deitu behar dute horretarako (tel.: 943 626 300).

Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa da eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.

Bestalde, Lezon ziklomotorren azterketa teknikoa (IAT) egiteko aukera izango da. Hala, ikuskapen hauek irailaren 28rako programatu dira eta txanda Irungo IATn eskatu behar da.

Azterketak, 110 poligonoan dagoen udal pabilioian izango dira (Txatxamendi, 32).