Hernaniko Gobernuak datozen lau urteetarako legegin-tzaldi plana osatzen aritu da ekainean mandatua hartu zuenetik. Azaroan jendaurrean aurkeztuko dute eta Xabier Lertxundi alkateak eta Itsaso Lekuonak, lehenengo alkateordeak, aste honetan egindako agerraldi batean azpimarratu zutenez, plan horretan jasoko diren egitasmoen helburua “hernaniarren bizi-kalitatea hobetzea” da.
Plan honek bilduko dituen egitasmo guztiak neurgarriak izango dira, aldez aurretik esandako epe zehatz batean egingo direlako. “Gobernu honek konpromisoa hartzen du maiztasun jakin batean neurrien betetze mailaz herritarrei informa-tzeko, herritarrek eskubidea dutelako jakiteko Udala zertan dabilen eta hori Udalaren betebeharra da, udal jardueran gardentasuna ezinbestekoa delako”, baieztatu zuen alkateak. Hala ere, plan hau ere dinamikoa izango da, “badakigulako bere baitan jasoko dituen egitasmo guztiez gain, lau urteotan herritarron ekarpen gehiago jasoko ditugula”, gaineratu zuen.
“Gobernu planarekin herritarrek argi eta garbi ikusiko dute Hernaniren zein argazki nahi dugun, 2027ra arte”, amaitu zuen Lertxundik